Presentación

 

SINOPSIS__ _ _ _ _ _____ __ __ ___ __ __ _ ___ __>> Versión en Castellano

“XL TOWN” mendebaldeko hiritarren kontsumo ohitura konpultsibo eta burugabeen inguruko tragikomedia da, eta munduko moda eta kirol marka handiek dituzten jarduera harrapariei buruzkoa.

Baina ez dira firma handiak soilik beste aldera begiratzen dutenak, hiritar arruntok ere berdin egiten dugu, saldoko arropak irentsiz munduari geure ezbeharra kantatzen diogun bitartean. Ikuskizunean batek dioen bezala, “serioak izan, lagunak, gu berez ez gara gure itxura. Izan gaietezen zentzudunak, gu baikara erosten dugun hura”.

“XL TOWN” ikuskizunean bidaia umoretsua egingo dugu Indonesiako makiletatik nazioarteko marka handien publizitate kanpainen bihotzeraino, mugetako kontrolguneetatik pasatuz, sustatzaileen eskrupulurik eza eta zigorgabetasuna egiaztatuz.

Eta arropa garbia erabiliko bagenu?

“XL TOWN” antzerki sorkuntza izateaz gain erabiltzen dugun arroparen “garbitasunaren” inguruko gizarte eztabaida bizteko tresna ere bada. Hemengo kontsumitzaileok -modak eta marken publizitateak eraginda- behar dugun baino askoz arropa gehiago erosten dugun bitartean, munduaren beste muturrean arropak egiten dituzten langileak, gehienetan emakumeak, beraien eskubideak saltzen dituen lehia basatian itotzen dira.
“Arropa Garbia” Kanpainak, SETEM Gobernuz Kanpoko Erakundeak koordinatuta, enpresa handiek beraien gizarte erantzukizunari dagokionez geroz eta sentsibilitate gehiago izatera bultzatu ditu… baldin eta beren bezeroek exijitzen badiete.

Informazio gehiago ondorengo web orrialdeetan "www.ropalimpia.org y www.cleanclothes.org


Descargar Sinopsis en formato Word