IKUSKIZUNA___ _ _ _ _ _____ ____________ ___ __>> Versión en Castellano
XL TOWN mendebaldeko hiritarren gehiengoa murgilduta gauden kontsumismoaren inguruko parodia da, eta publizitate kanpainen atzealdean eta moda eta kirol marken glamourrez betetako itxuraren atzealdean dagoen alde iluna agertarazten saiatzen da.
Umorearen bitartez Europako kontsumitzaileek mundu mailako moda eta kirol marka handiek dituzten praktika harrapakariekin daukaten konplizitate inkontzientearen inguruan hausnartu nahi da. Modako eta kirol arropa eskaintza neurrigabe eta merkeak bultzatuta, arropa kontsumitzerakoan geroz eta ohitura konpultsibo eta eta burugabeagoa daukaten kontsumitzaileak, Gehienetan prezio baxuak miseriazko soldatak ordaintzearen truke lortzen dira, lan baldintza urrien truke eta Asia eta Latinamerikako langileentzat sindikatuak debekatzearen truke.
XL TOWNek arropa erosten duten pertsonak sentsibilizatu nahi ditu, hiritar arruntak, euren kontsumitzaile izaera erabil dezaten pertsonen eskubideak errespetatzen dituzten merkataritza jardueren alde.
Elena Bezanilla eta Javier Parraren zuzendaritzapean PIKOR TEATRO konpainiako aktoreek Jokin Oregik egindako gidoia eszenaratzen dute. Aktore talde bi daude, bata euskerazkoa eta bestea gaztelaniazkoa. Zuzendari bi, bata gizonezkoa eta bestea andrazkoa, sentsibilitate bi, bi antzerki estilo ezberdin, ikuskizun bakarra, non ikuspuntu asko irekitzen diren.
Ikuskizun dinamikoa da, erritmoz betea, umorezko klabean eginda eta mezu probokatzailea duena, egia esan “XL TOWN” ikusi eta gero ezinezkoa da hotz geratzea.
IZENBURUA
“XL TOWN” izenburuak ehundaka makila kokatzen diren eremu amaigabeak gogora ekartzen dizkigu. Makilak lantegiak dira; bertan milaka pertsona ehungintzan aritzen dira, modako empresa handiek Asia eta Latinamerikan subkontratatzen dituzten enpresatan. Izenburuak berak esaten duenez, hiri erraldoiak dirudite, zeren eta bertara egunero langileak joaten dira, gehienak emakumeak, guk janzten ditugun arropak josi, arropetan botoiak jarri, errematxatu eta plantxatzera, bukaezinak diren lan-egunetan. Guzti hori soldata miserableen truke, modako markek (batzuk Burtsan kotizatzen dutenak) poltsikoratzen dituzten onura ekonomiko itzelekin kontrastatzen duten soldatak.
PROZESUA
2007ko uztailean SETEM-Hego Haizea Gobernuz Kanpoko Erakundea PIKOR TEATROrekin harremanetan jarri zen euren nazioarteko ARROPA GARBIA kanpainaren barruan eztabaida eta zabalkunde baliabide izango zen ikuskizun bat ekoizteko.
Gaia delikatua zen, eta ikuslea Iparraldeko hiritar bezala –hiritar pribilegiatu eta modaren negozioaren arrakastaren nahi-gabeko arduradun- errudun sentiarazi zezakeen tonu panfletarioa sahiestea zen gure helburua. Ez genuen mea culparik entonatzerik nahi, -gure eginbeharra ikuslea erakarri eta liluratzea delako- eta ikuslearen identifikazio gartsua eragitea hartu genuen helburutzat beraien kontsumo ohitura zentzugabeak birsortuz, firma handien buru diren managerren eskrupulurik ezaz hitz eginez eta hauek orkestratzen dituzten publizitate kanpainen sofistikazio eta zorakeria aurkeztuz, kanpaina hauek garen modukoak izatera eta jokatzen dugun bezala jokatzera eramaten bait gaituzte. Marka batekiko leiala bazara, marka horrek berari lotuta dagoen estatus eta prestigioarekin saritzen zaitu, ni Nike familiakoa naiz, eta zu?
Primerako hiritarrak izan gaitezen, gailendu gaitezen, igo dezagun gure gizarte mailan miretsiak eta errespetatuak izateko. Egin dezagun bat marka ezagun batekin eta gure bizitzak hobera egingo du.
Helburu hauei forma eta antzerki tonua emateko Jokin Oregi egile gipuzkoarraren lankidetza ezinbestekoa izan dugu. Berak lau istorio sortu ditu, lau eszena ezberdin gaiari ikuspuntu eta antzerki hizkuntza ezberdinetik heltzen diotenak, horrela ikusleek moda negozioan sartuta dauden alderdi ezberdinen errealitatea aurkitzen du: markako kirol zapatilak ekoizten dituen lantegi baten lan egiten duten pertsonak, mugetako kontrolak, makilak kokatzen diren herrialdeetako agintarien ustelkeria, ekoizpena zuzentzen duten exekutiboak trebatzeko enpresek erabiltzen dituzten metodoak, merkataritza guneak betetzen dituzten arropa merke edo markakoen kontsumitzaile konpultsibo barregarrien desfilea… eta azkenik publizitate kanpaina baten zentzurik eza, zeinek eszena guztien hari eroalearena egiten duen: “FAMILIA GARA” goiburua duen kanpaina.
Korporazio handien ohiko estrategia da erosleari markarekiko identifikazioa eta baldintzarik gabeko leialtasunaren abantailak saltzea. Guztiok osatzen dugu gorputz bakarra: produktua egiten duten langileek, empresa-elite zuzendariak eta kontsumitzaileok, guztiok ditugu interes eta helburu berdinak, salmentak igotzen badira guztiok aterako gara garaile “FAMILIA GARELAKO”, batzuk besteengandik banaezinak. Batek onura lortzen badu guztiok lortzen ditugu.
ESTREINALDIA
Ikuskizuna Gasteizen estreinatu zen urtarrilaren 28an gazteleraz, eta otsailaren 20an euskeraz.
Descargar Presentación en formato Word
|