Presentación

 

Aurkezpena______ _ _____ ____________ __ _______>>Versión en Castellano

1989ko azaroan, Annarita Fiaschetti eta nik Bekereke talde arabarra utzi genuen -bertan 1983. urtea geroztik egon ondoren- Pikor abenturari ekiteko; kreazio pertsonalagoetan barneratzeko gogoz ginen, nahiz eta Arabako Mendialdean jarraitzea erabaki, Maeztun hain zuzen ere, non Pikor taldeak bere egoitza mantentzen duen.

Obsesio batek lotzen gintuen: Kale Antzerkiak, hau dela eta konpainiaren lehenengo urteetan gune irekietarako antzerkiaren ardatzetan sakondu genuen, ondorioz publikoarekiko harremana eta komikotasuna gure kreazioen muina izango ziren. Ideia finko bat geneukan, publikoa ikuskizunaren barruan sartzea. Kalea gizarte kritika egiteko gunetzat hartu genuen eta kale ikuskizuna antzerkia jendeari hurbiltzeko tresna bezala.

1993. urtetik aurrera eta lau urtetan zehar estatu osoko plazetan lan itzela egin ondoren, gure antzerki taldearen ikuskizunen kartela antzinako intuizioak baieztatzera eraman gintuen aretoetan antzezteko ikuskarien sorkuntzarekin osatu genuen; aktorearen keinuei, pertsonaiaren intentzio fisikoari eta espresio kode ezberdinak komunikatzeko gaitasunari lehentasuna ematen zion antzerki hizkuntza zehaztuz. Absurdua ukitu eta mugan dauden pertsonaietaz ari gara, ez zen kasualitatea izan eszenaratzean objektu eszenografikoen jolasari paper nagusia ematea, eta ez hainbeste testuari, zeinari prozesuaren amaieran aurkitzen genion tokia.

Ikuskizun haien makinaria lehen mailan zeuden lan erritmikoak eta soinu bandak lubrifikatzen zuten, osotasun baten logika emanez. Asko ikasi genuen, eta askoz gehiago dibertitu. Azken finean Pikorren estiloa definitu duten kale eta areto ikuskizun fardel ederra prestatu genuen, antzerki taldearekin lankidetzan aritu den artista talde trinkoaren estilo bereiztezina.

2000. urtean Anna Ritak Asturiaserantz jotzen du bueltatzeko datarik gabe, giro eta lan-eskaintza berriak ditu bertan bere zain, eta ordutik hona berak hasi zuen zerbaitekin jarraitzea erabakitzen dut: gazte jendeari bereziki zuzenduta dauden ikuskizunak sortu.

Gazte publikoa ezezaguna egiten zaigu eta antzerki talde eta autore gutxik eskaintzen dio bere lana. Une hauetan, 13 urtetik aurrerako gazteak, ume izateari utzi diotenak, ahaztuta daude antzerki ikusle bezala. Guraso eta irakasleen zalantzak dramaturgo eta antzerki sortzaileek dituztenekin bat egiten dute, eta giza multzo ugari honi dedikatutako antzerki programazioei dagokionez basamortu baten aurrean gaudela ondorioztatzen da.

Momentu hauetan gazteak bideo-kliparen kulturarekin, mezuak abiadura handiz transmititzearekin ohituta daude. Publiko berezia dira, eta kode eta eskakizun propioak dituzte; ikusle bereziak dira baina pertsona heldu bezala hartu behar ditugu, eta horretan datza sorkuntzaren erronka nagusia.

Gazteei zuzendutako azken etapa honetan sortzen da ikuskizun trilogia: “Ikutuz ikutu”, “Zapaldu marra” eta “Jokoaut”, helduak ere berdin hunkitzen dituzten antzezlanak.

Urte guzti hauetan gure antzezlanetan beti izan da kritika eta gizarte-salaketa, antzerki berehalako eta biziaren bilaketa eta zergatik ez, sorkuntza berri bakoitzak eragiten duen berotasuna amildegiaren aurrean jartzen zarenean, eta jendearen txaloak ematen digun plazer ordainezina.

Eta susto eta ezustekoen artean, garai ederrak, eta bi urte barru 20 betetzen ditugu. Aurrera ba! Osasuna guztiontzat!

Miguel Olmeda