MATERIAL DIDAKTIKOA Jauzi Hirukoitza



GIDA DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA. “JAUZI HIRUKOITZA”

“Jauzi hirukoitza” antzezlanari esker, bizitzaren pedagogia egiteko atea irekitzen zaigu; horrezaz gainera, hezkuntza-gaietan bizitzari adiera ebolutibo zabalean begiratzeko gonbitea da.
Mar Cortina Selvaren hitzak gogoratuz: “Hezkuntza heziketa bada, heriotzari buruz hausnartzea, bizitzaren ikuspuntu egiazkoago eta sakonagoa ematea da, “heriotza txikiak” –familia haustea, gaixotasuna, maitasun-desengainua, emigrazioa, eskola-porrota, e.a.- gertatzen zaizkienerako bitarteko existentzialez hornitzea da. Atzean uzten dugunari esker egiten dugu aurrera. Bizitzea agur egitea da eta ez bakarrik gauzei eta besteei, nork bere buruari baizik, izan ere, aldatu egiten gara, eboluzionatu egiten dugu. Hau eskolara eramatea, ikasleei sufrimendu, atsekabe edo porrotezko uneetan beren burua husteko aukera ematea da. Sentitzen dena errespetatuz, adierazten utziz eta konpartituz, bakoitzak bere heldutasunaren arabera bere pertzepzioa eratzeko tarte bero eta segurua eskaintzen da”.

Gida hau eta “Jauzi hirukoitza” antzezlana ezin dira banandu, estu lotuta daude. Bizitzarako funtsezkoak diren bost ikaskuntza-eremutan oinarritutako lan-proposamena da. Eremu hauen testuingurua antzezlaneko hainbat eszenatan aurkitu ahal izango dugu. Hona hemen aipaturiko eremuok: Nortasuna, partaidetza, bizitza eta bilakaera, bizitza eta heriotza eta laguntasuna.

1  NORENTZAT DA PROPOSAMENA


Lagungarri didaktiko hauek “Jauzi hirukoitza” antzezlana ikusi izan duten irakasle eta ikasleentzat da, hain zuzen ere, maila hauetakoentzat:

  • DBHko laugarren maila.
  • Batxilergoko 1. eta 2. mailak.
  • Gradu Ertaineko eta Goi Graduko heziketa zikloak (batez ere gizarte-kultura zerbitzuetako familiei eta elkarteei, osasun eta jarduera fisiko eta kirol-jarduerei lotutakoak).
  • Laguntza eta hezkuntzari lotutako graduetako unibertsitateko ikasleak: medikuntza, erizaintza, fisioterapia, psikologia, pedagogia, irakasle eskola, lana eta gizarte hezkuntza…

Irakasleei ekintzarako moduluen egitura aurkeztu nahi diegu, “Jauzi hirukoitza” antzezlanak dituen ahalmenak aprobetxa ditzaten. Modulu horiek gelan gara daitezke une jakin batean edo era trinkoan edota zehar-gai bezala erabili.


Ekintzarako modulu hauei esker, irakasleek gazteen hazkunde pertsonalean azaltzen den eta lantzeak nolabaiteko beldurrak eragiten dituen gaiari tarte babestua eta denbora eskainiko dizkio.

2.  HELBURU DIDAKTIKOAK

  • Neuretzat eta besteentzat nor naizen ikusi (nire ezaugarriak, nire sendotasunak, nire balioak, nire usteak…).
  • Bi gaitasun landu: neure buruarekiko harremana eta besteekiko harremana.
  • Emozioen mundua ezagutu, gogo-aldarteei, emozioei, sentimenduei,… hitzak jarriz.
  • Belaunaldiz haraindiko, belaunaldien arteko eta belaunaldi barneko lokarriak eta sistema desberdinetako –familia, eskola, adiskideak,…- partaidetza sendotu, kanporatzeak edo lokarrien hausturak dakartzan ondorioak arakatuz.
  • Nire sustraiak eta bertatik eratorritako lokarriak antzeman eta ikertu.
  • Iraganeko bizipenak hausnartu eta uztartu eta etorkizuneko ilusio eta nahiak proiektatu.
  • Bizitzan dena mugatua eta aldakorra dela ikusi.
  • Bizitzak bere aldaketekin galerak eta irabaziak dakartzala ikusi.
  • Nork bere ikuspuntua eratu bizitzari, heriotzari eta galerei buruz, informazioa bilduz eta eratuz.
  • Emozioen mundua eta esperientziek, agurrek eta bizitzako aldaketek, heriotzak barne, oroitzen dituzten sentimenduak sormenez eta sinboloen bidez adierazi.
  • Bizitzan gertatzen diren galera esanguratsuez eta burutzeke geratzen denaz jabetu, integratzeko, agur esanez eta bizi izandakoa eskertuz.
  • Lagun egitea eta bestearen bizipena errespetatzea bezalako jarrerak landu.
  • Dolu- edo galera-bizipenetan akonpainamenduak duen garrantziaz jabetu.

3.  NOLA ERABILI GIDA


Aurrerago aipatu dugunez, gida hau “Jauzi hirukoitza” antzezlanari eransten zaion lagungarri didaktikoa da. Ikuskizun hau gaur egungo gazteek antzezten dute. Erraza da beraien lekuan jartzea, batez ere beren erlazionatzeko eragatik, estetikagatik, hitz egiteko kodeagatik…
Proposatzen dugun jardunbidean, taldea da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko protagonista. Taldean ikastean datza, banakotasunetik, baina bizipenak, pentsamenduak eta emozioak konpartituz. 


Argibide teorikoei lotutako ariketa praktikoak proposatzen ditugu. Ariketa horiek egin aurretik, antzerki emanaldia ikusiko da. Hala ere, ikuskizunera joan aurretik, partaideak prestatu egin behar ditugu, adimen- eta emozio-arloan. Gaia, bere alderdi guztiak eta erabiliko dugun metodologia aurkeztu behar dizkiegu. Horretarako, aretora antzezlana ikustera joan aurretik egiteko ariketa bat aurkezten dugu.


“Jauzi hirukoitza” antzezlanaren emanaldian izan ondoren, ikuskizunean izan diren ikusleak adina sentsaziorekin aterako gara antzokitik. Partaide bakoitzak, bere bizipenaren arabera, poztasuna, larritasuna, tristura, estutasuna, e.a., bizi izango du. Prozesu hori kontuan hartu beharko dugu gida honetan jasotzen diren ariketei ekin aurretik. Horregatik, interesgarria da gelan saio bat egitea antzezlanak zer esan digun, nola bizi izan dugun, zer gogoratu digun… komentatzeko. Urrats hau garrantzitsua da, kontu hauei guztiei buruz nolabaiteko distantzia emozionaletik hausnartzeko (emozioak beti izango ditugula lagun ahaztu gabe).

Gida nola erabili:

  • Taldeko jarduerak programatu aurretik, gida irakurri.
  • Antzezlana ikustera joan aurretik saio batean ariketa batzuk egitea proposatu.
  • Antzokira joan eta “Jauzi hirukoitza” ikuskizunaz gozatu.
  • Sentsazioak eta emozioak komentatzeko saioa. Antzezlana ikusi eta gero egiteko.
  • Gidan jasotzen diren ariketak lantzeko saioak, Pikor antzerki-taldearen web orrialdean (www.pikorteatro.com) sartuz. Hemen eskuratu ahal izango dira lagungarri didaktiko guztiak, jarduera koordinatzen duten irakasleei komeni zaienaren arabera.

 

4  PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK: EREMUAK ETA MODULUAK


Honetan datza lan-proposamena: “Jauzi hirukoitza” antzezlana da abiapuntua eta aipaturiko bost esperientzia-eremuak dira oinarria. Hauetako bakoitza lan-modulu desberdinetan antolatuta dago eta bakoitzaren iraupena 90 eta 120 minutu bitartekoa da. 


Eremu bakoitzeko moduluak banan-banan lan daitezke; beraz, irakasle edo hezitzaileak aukeratuko ditu unean uneko helburuei lotutako behar edo interesei egokitzen zaizkienak.


Modulu bakoitza, ikasleentzako eta irakasleentzako eratutako ariketa eta baliabide didaktikoen bitartez gara daiteke bere osotasunean. Delako ariketa eta baliabideok, lan-metodologiari eskaintzen zaion atalean azaltzen denez, azaldutako eszena bati lotuta gauzatzen dira. Egitura honek eraginkortasun handia ematen dio materialari eta nahikoa da aldez aurretik behin irakurtzea martxan jartzeko.

 

  • rtaide naiz
  • II. MODULUA: Hauxe da nire historia
  • III. MODULUA: Nire jatorria

III. EREMUA – BIZITZA ETA HAREN BILAKAERA. “Nire bizitza, irabaziak eta galerak”


Eremu honetan, bizitzako etapak eta bizitzaren etengabeko bilakaera landuko dira. Izan ere, etengabeko bilakaera horren barruan kokatzen da geure historia pertsonala ere. 


Bizitzako gertaerak onartzeak, gertaera horiek mingarriak badira ere, dolua bizitzea dakar eta prozesu honek bizitzako inguruabarrak (zailak badira ere) bizitzea eta horiekin sendotasuna jadestea ahalbideratzen du, gertatu zen hura, berriro gertatuko ez dena, onartu ez eta iraganera begira geratu gabe.


Nerabezaroan bizi izaten diren amodiozko eta desamodiozko esperientziak dira gure nortasunean arrastorik sakonenak uzten dituzten gertaerarik mingarrienetakoak. Ikuskizunean agertzen diren desamodioak eta beren ondorioz gertatzen diren doluak hazkunderako bide dira, ikasteko aukera, maitasunezko beste maila batzuetara iristeko eta bikotean bizitza helduagoa izateko; horregatik, modulu bat eskaintzen da arlo hori lantzeko.


Migrazioen gaiak beren-beregi du modulua III. eremu honetan. Migrazioa gizakiek berezkoa duten zerbait bezala aurkezten diegu mundu globalizatu honetako gazteei. Migrazioak eragindako doluak intimitatean eta subkontzientean geratzen diren dolu ezkutuak dira, ez dugulako “gaizki sentitzeko eskubiderik” gure bizitzan “egoera hobeak” bilatzen ditugunean.

  • I. MODULUA: Dena aldatzen ari da
  • II. MODULUA: Neu eta neure buru aldakorra naiz
  • III. MODULUA: Bikote-harremana dut
  • IV. MODULUA: Denok gara migratzaileak  

IV. EREMUA – BIZITZA ETA HERIOTZA. “Bizirik nago eta hilkorra naiz”
Izaki bizidunak gara, hau da, bi gertaerek, jaiotzak eta heriotzak mugatzen dute gure bizitza. Grekoek “Kronos” deitzen zioten denbora objektibo horri eta haren ezaugarri nagusia halabeharrezkoa izatea da. Heriotzarekin bukatzen zaigu. Baina grekoek bazuten denboraren beste kontzeptu bat ere: “Kairós” deituriko denbora. “Une egokiaren”, dastatutako, aprobetxatutako, osotasunean bizi izandako denbora. ‘Kairós’ denbora hori bizitzari gehitzen zaiona da, gure bihotzetan esperientzia bezala metatuz eta bizi izatearen gozamena sentiaraziz.


Gizakioi bata ala bestea gertatuta ere, gure mugatasunaz jabetzeak berak zentzuz bete ditzake bizitzako bizipen guztiak. Bizitza ez da erraza, baina merezi du bizitzea.


Gida honetan aurkezten dugun lanak ikuspuntu pedagogikoa du; heriotza era inplizitu eta esplizituan aztertzen da eta hezi egin nahi da, lagun bakoitzak zentzua aurki diezaion bere BIZITZARI eta HERIOTZA mugatu egiten gaituen gertaera dela ikus dezan. Hortik hartzen dugu bizitzaren indarra eta oraina bizi dugu.


Irakasleek erabakiko dute IV. modulua -“Suizidioa, eutanasia eta bizi-testamentua”- egitea komeni den ala ez, gelakideen adina eta heldutasuna kontuan hartuta. Komunikabideetan ez da horrelakorik azaltzen, gauza bera egitera bultzako lukeen “dei” ez bihurtzeko. Dena dela, buruko gaitzetan adituak diren profesional batzuen ustez, suizidioen kontuak komunikabideetan agertu egin beharko luke baina era jakin batean: errealitate hori agertzera eman, arazoari aurre egin eta suizidiora ez heltzeko. Horregatik prestatu dugu modulu hau, 15 eta 25 urteko gazteen artean heriotza bortitz gehien –auto-istripuen gainetik- eragiten duen suizidioari seriotasunez begiratzeko, ikasleek ideiak argi izan ditzaten eta, behar izanez gero, zer egin eta nora jo jakin dezaten.

  • I. MODULUA: Bizitza eta heriotza
  • II. MODULUA: Nire galerak eta doluak
  • III. MODULUA: Agur egiteko eta laguntzeko erritualak
  • IV. MODULUA: Suizidioa, eutanasia eta bizi-testamentua

V. EREMUA - LAGUNTASUNA. “Niretarrei lagun egin”

“Bestearekin egoteko” oinarrizko jarrera batzuk garatzean datza eremu honetako proposamen didaktikoa. Laguntasuna eskatzen duten hainbat egoera aurkeztuko dizkiogu gaztetxo eta gazteari.
Lagun egiteak bestea bere osotasunean, epaitu gabe eta, batez ere, aldez aurretik laguntza emateko inongo asmorik gabe entzutea eta onartzea da; hau da, “zuretzat nauzu” adieraztea, entzuten zaitut eta zurekin nago bizi duzun dolu-, trantsizio-, krisi-prozesuan… Ez dut zu epaitzerik, zuri aholkurik ematerik, zu kritikatzerik nahi; besterik gabe entzun eta zure ondoan egon nahi du.


Doluaren prozesuan, berdinen taldea funtsezkoa da galdutako errealitateari eusteko, batzuetan gozagarri direlako, parentesia, galeratik eratorritako ekaitz intelektual eta emozionalean. Gertatzen zaidana konpartitzea, sentitzen eta pentsatzen dudanaren barne eraldaketa da. Besteak nire esperientziaren eta horren integrazio-prozesuaren lekuko bihurtzen dira.

  • I. MODULUA: "In lak’ech, hala ken"

 

3.5  LAN-METODOLOGIA


Lagungarriok lantzeko proposatzen den metodologiaren didaktika ikastetxeko kide guztien emozioen munduari begiratzean datza, alderdi guztiak direlako garrantzitsuak ikasleei ikaskuntza-prozesuan laguntzeko. Horrela, testuingurua ematen diegu galera jasaten duen pertsonaren ezagutzazko eta emoziozko erantzunei. Izan ere, batzuetan, gertatzen dena ezagutzea ez ezik, azalpenak bilatzen ditugu eta horrek errealitatetik aldentzen gaitu eta laguntza ematea galarazten digu.
Lan-modulu bakoitzak honelako sekuentzia didaktikoa du:

 

 

Atzera itzuli